Administrazio zerbitzuak.Azterlanak
Zuzendaritza horren egitekoa Legebiltzarreko organoei eta kideei laguntza dokumental eta zientifikoa ematea da, legebiltzarkideek beren lana egiteko behar duten informazioa jaso dezaten. Burua Andoni Iturbe legelaria da (barne-zenbakia: 4190).
Kudeatutako funtsen izaera (bibliografikoak, artxibistikoak eta dokumentalak), informazioa modu selektiboan zabaltzeko prozesuak eta teknologia berrien eragina dira Azterlanen Zuzendaritzaren arlo nagusiak antolatzeko oinarriak. Honako hauek dira arlo horiek:
Liburua kudeatzeko prozesuaren arloa.
Legebiltzarreko bibliografia-funtsak kudeatzen ditu, monografiak zein aldizkariak.
Legebiltzar-dokumentazioa eta legebiltzar- eta administrazio-dokumentazioa kudeatzeko arloa.
Legebiltzar-artxiboa kudeatzen du, legebiltzar-jarduerak sortzen duen informazioa erabiltzaileen esku jarriz.
Teknologia berrien eta webeko aplikazioen arloa.
Webgunean informazioa zabaltzeko zerbitzu eta baliabideen ardura dauka.
Batzordeen eta lantaldeen informaziorako arloa.
Batzordeek eta lantaldeek beren eginbeharra gauza dezaten beharrezkoa duten informazioa emateko ardura dauka.
Osoko Bilkuraren, legebiltzarkideen, herritarren eta bestelako erakundeen informaziorako arloa.
Osoko Bilkurak eta legebiltzarkideek beren eginbeharra gauza dezaten beharrezkoa duten informazioa emateko ardura dauka. Halaber, eta Legebiltzarraren beharrak lehenetsiz, herritarrei eta beste zenbait erakunderi informazioa ematen die.
Azterlanen Zuzendaritzari dagokio, orobat, Eusko Legebiltzarrak argitaratutako lanen kudeaketa editoriala.
