Administrazio zerbitzuak.Antolaketa eta Giza Baliabideak

Edukira joan

Antolaketa eta Giza Baliabideen Zuzendaritzak, koordinazio teknikoaren burua den Natxo Apaolazaren zuzeneko zuzendaritzapean, ondoko arloak ditu,

Baliabideen Zerbitzua Arloa

Legebiltzarraren balio eta helburuei egokitzera, horiekin bat egitera eta horiek sustatzera zuzendutako estrategiak, politikak eta prozedurak aztertu, planifikatu eta garatzen ditu giza baliabideen alorrean, Legebiltzarreko Administrazioko langileen antolamenduko eta laneko baldintzak hobetzeko.

Langileen Administrazioaren Arloa

Langileen (funtzionarioen eta legebiltzarkideen) eta legebiltzar-taldeen administrazioarekin lotutako gai ekonomikoak kudeatu eta tramitatzen ditu; eta orobat arduratzen da, legebiltzarkideen akreditazioaz .

Antolamenduaren Arloa

Honako hauetaz arduratzen da: Legebiltzarreko administrazioaren Plan Estrategikoaren jarraipena egiteaz, ezartzeaz eta mantentzeaz; gure administrazioan antolamendu-hobekuntzak bultzatzeaz eta antolamenduaren kalitatearen eta kulturaren alorrean era guztietako proiektuak kudeatzeaz, bai eta kudeaketa-esperientziak partekatzeko beste instituzio eta erakunde publiko batzuekin lankidetza-harremanak izateaz ere. Bestalde, alor honetan txertatzen da Hizkuntza Politika eta Plangintza ere.

© Eusko Legebiltzarra - Parlamento Vasco. Lege-eremua

Becerro de Bengoa 01005 Vitoria - Gasteiz

Tel.: 945 00 40 00 - Fax: 945 13 54 06

Web master